ZERBITZUAK
eta produktuak
Gure zerbitzu eta produktuak
GEHIBERek eskaintzen dituen mekanizazio zerbitzuek edozein bezeroren beharrei erantzuten diete (mekanizazioko soluzio integralak). Gure zerbitzuetan honako hauek sartzen dira: torneaketa, saiakuntza, tratamendu, mekanizazioarekin lotutako prozesu eta abarretatik hasi, eta negozioaren aspektu espezifikoetaraino; horien artean: mekanizazio prozesu konplexuen amaiera eta egiaztapena, eta erreminta espezialen prestaketa eta piezen prozesaketari zein diseinuari buruzko aholkularitza, bezeroari zuzenduta. Azken finean, mekanizazioko soluzioak lortzeko gure beharra daukan edonori eskaintzen dizkiogu gure zerbitzuak.
Giltzadura ardatz eta piboteak
Giltzadura piboteak eta ardatzak produzitzen ditugu, aldakuntza geometrikoekin, batez ere manutentzioko eskorga eta bestelako ekipamenduetarako. Halaber, aleazio altzairua lantzen dugu indukzio bidezko gogortzea egiteko. Goi mailako espezifikazioko artezketa prozesuek teknologiarik abangoardistena darabilte.
Argazkia ikusiIndar hargune eta transmisio sistementzako ardatzak
Transmisio sistementzako ardatzen gama zabala fabrikatzen dugu barnean. Aleazio altzairua lantzen dugu, bai gainazala gogortzeko bai indukzio bidez gogortzeko tratamenduak egiteko. Akaberak zenbakizko kontrol konputerizatua duten artezteko makinetan egiten dira. Badauzkagu software bat eta neurtzeko gailu berezi bat, engranajeen espezifikazioak errespetatuko direla bermatzen dutenak.
Argazkia ikusiArdatzaren pieza landugabearen forjaketa
Forjaketa lanak egiten ditugu, pieza landugabeek amaierako forma hartuz joan daitezen eta, halatan, material landugabeak eta mekanizazioa murritz daitezen.
Argazkia ikusiZorro eta errail hermetikoak
ZORRO ETA ERRAIL HERMETIKOEN gama zabala fabrikatzen dugu. Horretarako, kanpo, barne eta gainazaleko artezketa teknologiarik berrienak darabiltzagu, espezifikazio geometrikoekin eta gainazalaren irregulartasun maila handiekin. Torneaketa zurrunak ere egiten ditugu. Indukzio bidezko eta gainazala gogortzeko tratamendu termikoak.
Argazkia ikusiTxabetazko akoplamendua
Transmisio erabilera desberdinetarako ENGRANAJE ZILINDRIKOEN gama zabal bat –barne eta kanpo ildoekin– fabrikatzen dugu; horretarako, teknologiarik berrienak darabiltzagu brotxaketari eta fresaketari dagokienez.
Argazkia ikusiLarakoak
LARAKOEN produkzioa, giltzadura erabilera askotara bideratzen da. Altzairu aleazio diferenteak indukzio bidezko edo gainazala gogortzeko tratamenduekin.
Argazkia ikusi